Inmakulada ginen,
Marka berriak gure bereizgarriak islatzen ditu:
Espezializazioa: pertsonak erdigunean dituen osasun eta gizarte arloko heziketa zikloak.
Erreferentzialtasuna: Gipuzkoako lanbide heziketako erreferentziazko ikastetxe berritzailea gure arloan.
Euskalduntasuna: nortasun euskalduna, ikuspegi globaletik, eredu propioa eta balio sozialak landuz.
LH-ko Ikastola integratua izaten jarraitzen dugu, azalberrituta.
Gure hezkuntza eskaintza
GOI MAILAKO ZIKLOAK
Osasun-dokumentazioko eta administrazioko goi-mailako teknikaria
Pazienteen arretan eta osasun-zentroen administrazio-kudeaketan, esku hartzen da informazio eta dokumentazio klinikoa tratatzeko prozesuak antolatuz, datuak bilduz, erregistratuz eta kodetuz, informazioa balidatuz eta araudiaren betearazpena bermatuz.
ERDI MAILAKO ZIKLOAK
Farmazia eta parafarmaziako teknikaria
Biltegien kudeaketa eta administrazio lanak egiteko, farmazia produktuak elaboratzeko, salmentak burutzeko eta osasunaren sustapena aurrera eramateko gai izango zara, farmazia bulego eta parafarmaziako establezimenduetan nahiz ospitaleetako farmazia zerbitzuetan.
OINARRIZKO LANBIDE HEZIKETA
Ile-apainketa eta estetikako oinarrizko lanbide heziketa
Ile-apainketako, manikurako, pedikurako, depilazioko eta makillajeko oinarrizko zerbitzuak eskeintzeko gai izango zara, Ile-apaindegietan, estetikako eta edergintza-aretoetan, gimnasioetan eta hoteletako, zahar egoitzetako, ospitaletako edo bainu-etxeetako edergintza-zentroetan egingo duzu lan.
Hezkuntza proiektua
Hezkuntza Proiektua: Metodologia Aktiboak: Erronkak
Metolodogia, lan eremuan aurki daitekeen egoera erreal konplexu bati irtenbidea ematean datza, ikasleak ekipo batean partaide aktibo moduan lan eginez.
Ikasle bakoitzak, bere irteera profila oinarri hartuta, beharrezkoak zaizkion zeharkako konpetentzia (talde lana, komunikazioa, gatazka kudeaketa, ekimena..) eta espezifikoak bereganatzeko aukera du.
Eta guztia hezkuntza kooperatiboa ardatz hartuta:
- Elkarmenpekotasun positiboa
- Helburu komuna
- Bakarkako erantzunkizuna
- Aurrez-aurreko komunikazioa
Hizkuntza proiektua
Multilingualism – Eleaniztasuna
















